“Egin orea denontzat”: Bastidako 1933ko iraultza anarkista argitara ekarri dute

[Argia / Urko Apaolaza] Bigarren Errepublika garaian Arabako Errioxako herrian altxatutako libertarioen historia berreskuratu dute webgune baten bidez. 1933ko abenduaren 8an Zaragoza, Errioxa eta Espainiako Estatuko beste hainbat tokitan bezala, Bastidan dozenaka lagun kalera irten ziren CEDAko eskuindar gobernuaren kontra: “Egin orea denontzat”, agindu zioten okinari.

Ordu batzuez lurralde akrata bihurtu ziren Toloñopeko mahasti eta zelaiak, baina asaltoko guardiek ordena berrezarri orduko mendekuaren itzal luzeak pertsegitu zituen haietako asko: 1936an faxistek 19 lagun hil zituzten Bastidan, erdia hiru urte lehenagoko iraultzan parte hartutako nekazari, artzain eta jornalariak.

Gertaera haietatik 84 urte igaro direnean, jende horren oroimena berreskuratzeko eta batez ere haien ideiak nabarmentzeko ekimena jarri dute martxan: “Gau hartan zaharra hiltzeko zorian izan ziren, baina berriak ez zuen egunsentirik ikusi”. Aurkezpen gisara, iraultza hartan bizi izandakoak dakartzan bideo labur bat paratu dute webgunean:

Blogean, berriz, abenduaren 8 eta 9ko ingurumarian gertaturikoen kontakizuna irakur daiteke eta iraultza hark utzitako ondorioak ere azaltzen ditu. Horrez gain, 1936an Bastidan hildako pertsonen zerrenda ere osatu dute.

Iraultza inprobisatua
Bibliografia zabaletik edan dute webguneko arduradunek, hemeroteka eta testigantzak ere izan dituzte oinarri, eta ondorio nabarmenetako bat da hura ez zela, orduko prentsan ziotenaren kontrara, “aurretik antolatu eta planifikatutako” zerbait izan.

Bastidako Sindicato Único (Sindikatu Bakarra) erakunde anarkistako kideek iraultzaren bezperan jakin zuten zetorrenaz, kasualitatez. Haietako bat Errioxako hainbat herritan izan zen (Haro, San Vicente de la Sonsierra, Briones…) eta baieztatu zioten gau hartan gertatuko zela altxamendua –Gasteizen, adibidez, CNTk greba orokorra zuen deituta hurrengo egunerako–. Eztabaida askoren ostean erabaki zuten kalera irtetea.

Goizaldeko ordubietan entzun zuten seinalea Barron herritik: lehergailu baten hotsa urrunean. Taldeka bananduta eta, ohikoa zen bezala, etxean eta ezkutalekuetan pilatutako armak eskuan abiatu ziren etxez etxe burkideak iraultzara batzeko gonbidatuz. Herritar zenbaitek hala egin zuten, beste batzuk, alkatea kasu, aurre egin zieten anarkistei.

Denera 20 lagun atxilotu zituzten Bastidan eta hurrengo egunetan mendira eta beste herrietara ospa egindakoen pertsekuzio eta atxiloketek segitu zuten. Epaiketan akusatuetako askok argudiatu zuten “ogi koxkor bat etxera eramateko” sindikatu zirela, “ezin zaio doilorra deitu gizartea hobetzeko borrokan dabilenari”, zioten.

Gero etorriko ziren heriotza zigor eskaerak, urte askotarako kartzela, eta 1936ko otsailean Fronte Popularraren garaipenarekin… amnistia.

Mendekua
Errebantxa gogoa zegoen, mendekua eta eskarmentua ematekoa. Eta halaxe egin zuten Bastidako errekete karlistek ere. 1936ko uztailetik aurrera herri hartako 19 lagun fusilatu zituzten, asko gau ilunean betirako desagerrarazi zituzten, Agapito eta Serapio Vadillo aita-semeekin egin bezala.

Nekazariak ziren eta karlistek etxetik eraman ondoren Argantzonen fusilatu zituzten. Haien gorpuak sekula agertu ez zirenez, “desagertuak” zeudela aitzakia hartuta Erantzukizun Politikoen Tribunalak haien senideak zigortu zituen, “1933ko mugimendu iraultzaileak eta ezkertiarrek manifestazioetan parte hartu zutelako”.

Errepresioaren mapa eta zerrendatze luzea dakar webguneak, zenbaitetan hiltzaileei erreferentzia eginez. Lan eskerga hori egin dutenen hitzetan, Bastidan biztanleriaren %1 hil zuten frankistek eta horietatik erdia baino gehiago anarkistak ziren.

Baina anarkistak bakarrik ez. 1933an udaletxeko atea irekitzeari uko egin zion aguazila ere garondoan tiro bat emanda hil zuten mahatsa biltzen ari zela, errepublikarra izateagatik antza. Patu bera izan zuen iraultzaileak epaiketan defendatzen aritu zen Luis Apraiz abokatuak: 1936ko irailean kartzelatik atera eta hil egin zuten, aurretik hamabost fusilatze simulazio egin zizkioten zaindariek.

Sinbolismoaren indarra
“Egiteko borondatea, programa baino garrantzitsuagoa da”, zioen Isaac Puente Arabako sendagile anarkista ezagunak. Lelo hori darabilte orain, Bastidako iraultzaileen ametsak haien ekintzen bidez azaltzeko: okinari orea egiteko, dendariari ezer ez saltzeko, aguazilari udaletxeko ateak irekitzeko… Ez alferrik udal artxibotik erretako lehenengo dokumentuak jabetza erregistrokoak ziren izan. Sinbolismoa zein garrantzitsua den halako matxinadetan.

Baina gauzak okertu ziren Guardia Zibilen koartel parean tiroketa hasi zenean: guardietako bat larriki zauritu zuten eta ondoren hil egin zen. Ordurako telefonoz Gasteiza deitu eta asaltoko guardiak bidean ziren. Egunak argitzerako herria kontrolpean zuten berriz ere, iraultzaileak ihesari emanak.

Denera 20 lagun atxilotu zituzten Bastidan eta hurrengo egunetan mendira eta beste herrietara ospa egindakoen pertsekuzio eta atxiloketek segitu zuten. Epaiketan akusatuetako askok argudiatu zuten “ogi koxkor bat etxera eramateko” sindikatu zirela, “ezin zaio doilorra deitu gizartea hobetzeko borrokan dabilenari”, zioten.

Gero etorriko ziren heriotza zigor eskaerak, urte askotarako kartzela, eta 1936ko otsailean Fronte Popularraren garaipenarekin… amnistia.

Mendekua
Errebantxa gogoa zegoen, mendekua eta eskarmentua ematekoa. Eta halaxe egin zuten Bastidako errekete karlistek ere. 1936ko uztailetik aurrera herri hartako 19 lagun fusilatu zituzten, asko gau ilunean betirako desagerrarazi zituzten, Agapito eta Serapio Vadillo aita-semeekin egin bezala.

Nekazariak ziren eta karlistek etxetik eraman ondoren Argantzonen fusilatu zituzten. Haien gorpuak sekula agertu ez zirenez, “desagertuak” zeudela aitzakia hartuta Erantzukizun Politikoen Tribunalak haien senideak zigortu zituen, “1933ko mugimendu iraultzaileak eta ezkertiarrek manifestazioetan parte hartu zutelako”.

Errepresioaren mapa eta zerrendatze luzea dakar webguneak, zenbaitetan hiltzaileei erreferentzia eginez. Lan eskerga hori egin dutenen hitzetan, Bastidan biztanleriaren %1 hil zuten frankistek eta horietatik erdia baino gehiago anarkistak ziren.

Baina anarkistak bakarrik ez. 1933an udaletxeko atea irekitzeari uko egin zion aguazila ere garondoan tiro bat emanda hil zuten mahatsa biltzen ari zela, errepublikarra izateagatik antza. Patu bera izan zuen iraultzaileak epaiketan defendatzen aritu zen Luis Apraiz abokatuak: 1936ko irailean kartzelatik atera eta hil egin zuten, aurretik hamabost fusilatze simulazio egin zizkioten zaindariek.

80 urte geroago, 2016ko irailean, Arabako Errioxan hildako 40 lagunei omenaldia egin zieten lehen aldiz Valdegoviako Ibaola Harrietako hilerri laikoan, Ekiloreak kolektiboaren eskutik. Bastidako anarkosindikalistak ere izan zituzten gogoan, denentzako ogia aldarrikatzeagatik egunsentia ikusi ez zuten iraultzaileak.

 

 

 

Anuncios